#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABE ETA ERROMESA"


Mariaren Baietza #
#
#

Zure hitza entzutean poztu egiten naiz.
Zorabiatu egiten nau zuri BAI esaten entzuteak.

Zure ezpainetan doinu itxura du,
bizia bor-bor darizu,
zure izatearen eta besteok zure izan nahiaren
baieztapen ugaria eta pozgarria da.

Hitz bakarra,
esanguratsua,
konpromisoz betea.
Sinesmenaren aldarrikapena da.

Konturatu zara?
BAI esaten duzunean
zure bizia onartzen duzula,
Jainkoagan konfiantza duzula,
zure konfiantza eta egia,
zure hitza egi bihurtuko duan Probidentzian
zure konfiantza jartzen duzula?

Indarrez eta dardaratu barik BAI esatean,
entzuten dizugun guztiongan
bizi-egarria sortzen duzu,
munduarekin maitemintzen gaituzu
eta betiko bizira begira ipini.

Zure BAI bakoitza
deiadarra eta testigantza da,
eta zuri entzutean
graziazko bultzakada hartzen dugu.
Belarritik kendu barik daukat
zure ezpainen BAI hori.
hain ozen, hain ausarditsu, hain zurea.
Entzutea lagungarri dut.

Bizitza osoa,
astiro-astiro BAI esaten ikastea da.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue