#
#

Otoitzen: "BILAKETA"


Nola bilatu #
#
#

Jainko Jauna,
erakutsi iezadazu nola eta non bilatu,
nola eta non aurkitu...
Zu zara nire Jainkoa, zu zara nire Jauna,
eta ez zaitut inoiz ikusi.

Zuk oretu eta moldatu nauzu,
eta ditudan gauza on guztiak zuk emanak dira,
eta oraindik ez zaitut ezagutzen...

Erakutsi iezadazu zelan bilatu...
Zuk erakutsi gabe ez dakidalako zu bilatzen,
ezta aurkitu ere, zu ez bazatoz nire aurrera.

Nire irrika Zu bilatzea izan dadila,
benetan zure bila ibili nadila.
Zu maitatuz jarrai dagidala bila
eta aurkituz, maitatzen jarraitu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue