#
#

Otoitzen: "TOPAKETA"


Zure irribarrea #
#
#

Zure izena jakin ez arren,
zuri begira gelditzen bagara,
zure irribarrea ikusten dugu.

Ez hitzik, ez otoitzik,
baina geure erara gurtzen bazaitugu,
zure irribarrea ikusten dugu.

Bidea luzea izan arren,
ez bagara bidean gelditzen,
zure irribarrea ikusten dugu.

Zuk ez gaituzula ikusten eta
haserre eta zarataka gabiltzanean ere,
zure irribarrea ikusten dugu.

Zure aurka eta gure aurka ibiliaz
baztertzen zaitugunean ere,
zure irribarrea ikusten dugu.

Naiz eta Zu ezagutu ez,
zure keinu eta oinatzen bila bagabiltza,
zure irribarrea ikusten dugu.

Zure jokoan ez sartzeko
irribarrerik egiten ez dugunean ere,
zure irribarrea ikusten dugu.

Gure erabakiak errespetatuz,
zure seme-alaben aurrean
beti zure irribarrea agertzen diguzu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue