#
#

Otoitzen: "ONARPENA - PRESTASUNA"


Norbait dator #
#
#

Deitu gabe,
beragan pentsatu ere egin gabe,
nor den ere ziurtasunez ez dakigula,
ikusteko begirik ere ez dugu behar...,
norbait dator,
gure ondotik pasatzen da,
begiratzen digu
eta gure ondoan jezartzen da
gurekin egoteko, gizakiokin.

Norbait dator,
eta hainbat gauza ditu
gure barruan
eta gure inguruan aldatzeko...
Ez dator denak berdin jarraitu dezan
ezta gure ondoan isiltasuna egiteko ere;
beste era batera izan ahal dela esatera dator,
ikusmena eta bizia izan,
jaiki eta ibili,
gizaki berriak izan,
itsutasuna baztertu
eta Erreinuaren testigutza eman
bere haziak onartuz.

Norbait dator,
bere hitza zuzentzen digu,
argia delako
errez ulertzeko hitza,
gure gabeziak ukitzen ditu,
zauri zaharrak osatzen
eta jasan ezineko ahalegin eta itxurakeriak desegiten...

Jainkoaren ondotik dator
gurekin bat egitera
eta bere aurpegia ezagutu ahal dagigun
gure begiak zabaltzera
eta aurrerantzean ez dagigun izan beldurrik.

Etorri da
eta garbitzea bakarrik eskatzen digu,
beragan sinestu
eta taldea aldatu,
gehien irrikitzen duguna izan dagigun.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue