#
#

Otoitzen: "KONFIANTZA"


Hurrean zaitugu
#
#

Hurrean zaitugu ordu argitsuetan,
bizia garaile denean
eta heriotzak dena desegiten duanean:
maitasunean, barkamenean,
eskuzabaltasunean eta burua eskaintzerakoan,
apaltasunean, zintzotasunean, hustasunean,
makalari laguntzerakoan, konpromezuzko ekintzetan,
Zuri eta nire anai-arrebei
ateak irekitzerakoan...

Hurrean zaitugu ordu beltzetan,
bizitza amaituz, heriotza garaile denean:
harrokerian, ordaina ematerakoan,
on egiteaz nekatzerakoan,
borroka baztertzerakoan,
Zuri eta nire anai-arrebei
ateak ixterakoan...

Hurrean zaitugu ordu erabakiorretan:
baietza ematen dizugunean,
ezetza ematen dizugunean,
aurrez begiratzen dizugunean,
lepoa ematen dizugunean,
zurekin goazenean edo atzera egiten dugunean.
Ikusi gura ez dugunean...

Zu hurrean zaitugu. Beti hur.
Beti...

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue