#
#

Otoitzen: "BIHOTZ-BERRITZEA, BARKAMENA"


Garizuma #
#
#

Sinesmen sendoa dutenentzako
aldia da hau.
Trebatzeko, ariketak egiteko,
borrokatzeko aldia;
zama arinekoa eta pausu bizkorrekoa.

Bide eta bereizketa aldia,
onbideratze eta konpromiso aldia,
isilean, basamortuko frogak
eta topaketak egiteko aldia

Bizitza-egitasmoen, erabakien
eta gauzak bertan behera uztearen aldia;
batzuetan, itxuraldaketen aldia.

Paradisua edo agindutako lurra
amesten duen
apurtutako eta zatitutako
gizadiaren aldia.

Tentaldien, taborren, bihotz-berritzeen,
jausien, zaurien eta itsukerien,
barkamenen, berriztatzeen
eta ur biziaren aldia.
Berrogei egunetan dena!

Ezkutuko sasi jainkoen
eta harropuzkeriaren zama askatu dutenen
eta orain Aitaren errukia eta besarkadak
amesten dituenen
gizaki berrien aldia dugu hau.

Uribarri, Fl.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue