#
#

Otoitzen: "BILAKETA"


Zure aurpegi bila #
#
#

Zu, nire itxaropena.
Etsipenean erori ez nadin, entzun nazazu.
Zu, nire irrika.
Pozean gelditu ez nadin, entzun nazazu.
Zu, nire biziaren bizia.
Zure bila ibiltzea ez dagidan utzi, entzun nazazu.

Zure bila egunero, orduero.
Bakardadean eta lagunartean zure bila.
Pozean eta ongizatean
baita alferkeriak eta gogorik ezak jota nagonean.
Elkar banatuz eta sortuz,
ikasiz eta ereinez,
borrokatuz eta maitatuz,
otoitzez eta lanez,
elkarrizketatuz eta amestuz,
arresi eta muga gabe bizi izanez.

Jainko, zure bila nabilkizu!
Zure aurpegi bila!
Zure aurpegi bila!

Ez nuenean itxaroten, nire bila irten zenuen.
Zure erara, ezustean harrapatu ninduzun.
Betidanik ezagutuko bagina bezala
eskutik hartu
eta zati baten elkarrekin egon ginen.

Pixka bat ikusi zintudan, sentitu ere bai.
Gehiago ezagutu nahi zaitut
eta hurbilago eduki.

Zure magalaren berotasuna sentitu nahi dut,
zure barruko samurtasuna,
zure bihotzaren pasioa,
zure arnasaren putza...

Bukatu zain egotea.
Deika nabilkizu.
Ireki eta utzi iezadazu sartzen...

Jainko, zure bila nabilkizu!
Zure aurpegi bila!
Zure aurpegi bila!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue