#
#

Otoitzen: "TOPAKETA"


Lagun bat aurkitu dut #
#
#

Jesus: Zu beti zera ezustekoa,
itxaroten ez den laguna aurkitzea bezala.
Eta nik aurkitu zaitut.

Ez nuen uste hain hurbiletik Zu ezagutzea.
baina hurbildu zinen, samaritarrarenagana bezala,
eta esan didazu: “Emadazu edaten”.
Zakeori bezala, igota zegoen zuhaitzera begiratu zenuen
eta esan zenion: “Jaitsi zaitez,
zure etxean ostatu hartu nahi dut eta”
.
Badakizu behar zaitudana,
eta neronek deitu gabe iristen zara nigana.
Utz iezadazu bidean Zuri lagun egiten.
Baina, zer diot gero?, Zu nirekin joan ba zoaz eta,
beti zaitut bideko lagun, egundo aspertu gabe.
Ezagutzen nauzu eta badakizu zer behar dudan,
bai nire asmoak eta bai nire ahultasunak.
Ezin dizut deus ere ezkutatu, Jesus.

Nitaz pentsatzea utzi nahi nuke
eta Zuri eskaini nire denbora guztia.
Naizen osoa Zuri eskainita bizi nahi dut.
Zoazen lekura zoazela jarraitu nahi dizut.

Baina hauxe esatera ere ez naiz ausartzen,
ahula naiz eta.
Hau Zuk dakizu nik baino hobeto.
Badakizu nolako buztinez eginda nagoen,
hain hauskor eta aldakor.
Horrexegatik inoiz baino beharrago zaitut,
zuk etengabe zuzendu nazazun,
zu izan zaitezen nire eusgarri eta nire atseden.

Eskerrak, Jesus, zure adiskidetasunagatik!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue