#
#

Otoitzen: "ONARPENA - PRESTASUNA"


Jauna, ez duzu eskurik #
#
#

Jauna, ez duzu eskurik
jasotzeko eta bizia emateko
gure eskuak bakarrik dituzu.

Emaguzu, Jauna, sendotasuna eta eskaintza.

Jauna, ez duzu oinik,
askatasunaren bidetik
galduak izan diren gizon emakumeak
martxan ipintzeko,
gure oinak bakarrik dituzu.

Emaguzu, Jauna, ulermena eta onespena.

Jauna, ez duzu ezpainik,
Aita-Amaren salbamena eta bizia
munduari iragartzeko
gure ezpainak bakarrik dituzu.

Emaguzu, Jauna, jakituria eta poztasuna.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue