#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABE ETA ERROMESA"


Mariaren abestia bere bokazioa onartzean #
#
#

Bizia eman zidan Jainkoari abesten diot,
Bera dago Unibertsoaren hasieran eta jarraian.
Beldur eta lotsa gabe
nire Jaunaren aurrean pozik dantzatzen dut
sortutako guztiaren jaun bakarra delako.

Munduko leku bazterrenetik atera nau
eta handiki guztien gainetik jarri nau.
Heziketa, aberastasun eta jatortasun ezagun gabe,
ospetsuen edertasun gabe,
pertsona apalak goratzen naute.

Edozertarako prest nengoen,
gazte normala nintzan.
Nire borondatea eta etorkizuna eskatu zizkidan
eta itsuan, maitasunez eman nion.
Orain, Berak sarituko nau.

Inoren laguntza gabe
nire antzutasuna bizia bihurtu du,
nire esperientzia jakituria egin.
Itxura guztien gainetik dagoen gizatasuna
distiratu du nigan.

Bakardadean galduta nengoen
bere eskuetan nire izatea utzi nuenean
eta bere presentzia ziurraz asebete ninduen.
Euren aginteaz elikatzen diren
buru-arroen gainetik jarri ninduen.

Ezerezak, nigan, gora jaso ditu.
Hitzemanak nigan betetzen ditu.
Zapaldua zuzentasunez askatzen du,
bere bizia eta geroa osotasunez beteaz.

Beragana irekitzen denarentzat
dena emateko dauka.
Ni aukeratzeko Sortzaileak izan duan
samurtasun eta zaletasunez,
haize fin eta bizitzan entzun dut bere zurrumurrua.

Bere Espirituak hartuta
bere Bizi Erreinuaren erditzean
sufritzeko prest nago.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue