#
#

Otoitzen: "BIHOTZ-BERRITZEA, BARKAMENA"


Garizuma... #
#
#

Garizuma, Jesusi begiratzea da,
bere aurpegia ikustea,
bere itxura norberaganatzea
norberen historiaren zati egin arte.

Garizuma, Kalbariora igotzea da,
basamortutik Pazkorako bidea egitea,
atzera begiratu gabe eta galdu gabe,
ahalegina eta nekea itxaropenez hartuaz.

Garizuma, zure etxe osoa irekitzea da,
garbitzen duan haizea sartzen uztea,
eta eguzkia bere indarrez sartu,
kolore distiratsuak sortuz.

Garizuma, dena ahal duan hitza entzutea da,
ezpata sarkorra bezala,
gure bihotza urratzen utzi,
Espiritu Sortzaileak dena berriztatu dezan.

Garizuma, lagun hurkoaren bila irtetea
eta bere zerbitzura ipintzea da,
ezagutzen dituzun itxurak bilatzeko
eta Kristoren itxurekin lotzeko.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue