#
#

Otoitzen: "BILAKETA"


Bihotz behartsuaren salmoa #
#
#

Jesus Jauna, botere barik, nire izatetik biluztuz
aurkeztu gura dut zure aurrean.

Zu nire bizitzaren absolutua.
Zu nire izate askearen maitasun bakarra.
Zu, anai-arrebengana hurreratzera gonbidatzen nauen maitasuna.
Zu erabakiorra, azkena, naizen guztiaren sustraia.
Zu helmuga, hasiera, zentzua, nire arrazoien arrazoia.
Zu Jauna, nire Jainkoa, nire Salbatzailea, ni Guztia.

Jesus Jauna, horrela maite zaitut, horrela jarraitzen.
Horrela maite zaitut, nire aberastasun bezala eta nire beharren indar lez.
Horrela maite zaitut, nire bihotz behartsuan.
Horrela maite zaitut, Jauna.
Horrela maite zaitut, nire bekatuan eta ezerezean.
Horrela maite zaitut, nire pobretasuna zure graziaz gainezka.

Jesus Jauna, ez dut gura neugan gelditzea.
Jesus Jauna, ez dut gura, neure buruarekin nahiko izatea.
Jesus Jauna, ez dut gura, nire bizitzaren jabe izatea.
Jesus Jauna, ez dut gura, nire anai-arreba baino gehiago izatea.
Jesus Jauna, ez dut gura nire biziaren erdigunea izatea.
Jesus Jauna, ez dut gura, nire historiaren protagonista izatea.
Jesus Jauna, ez dut gura, denen gainetik lehena izatea.

Lagun iezadazu, zure antzera azken izatera.
Lagun iezadazu, laguntza bilatzen duten esku irekiak izatera.
Lagun iezadazu, Zurekin eta anai-arrebekin kontatzera.
Lagun iezadazu bihotz otzan eta apala izaten.
Lagun iezadazu, zugatik eta anai-arrebagatik bizia ematen.
Lagun iezadazu, nire bizitzan zure beharrizana sentitzen,
Nire anai-arreben eskua onartzen.
Lagun iezadazu, zure barkamena eta grazia onartzen.

Nire bizitza, zurea izanez, zure eskuetan utzi gura dut.
Nire bizitza zure bizitzan biziberritzea gura dut.
Enborra lurrean bezala, nire bizitza zugan sustraitzea gura dut.
Ibaia iturburutik lez, hala nire bizitza zugan.
Nire bizitzak, zure bidean, bidea aurkitzea gura dut.

Jesus Jauna, behar zaitut: zu gabe nire bizitzak ez du zentzurik.
Jesus Jauna, behar zaitut: nire Jaun eta Jainkoa zara.
Jesus Jauna, behar zaitut: zurekin dena ahal da.
Jesus Jauna, behar zaitut: zu gabe ez dakit bizitzen.

Jauna, hau da benetan gura dudana;
Bihotz askea eta behartsua emadazula.
Bihotz askea, arresi eta hesirik gabekoa.
Bihotz askea, lotura gabekoa.
Bihotz askea, egindako biderik gabe.
Bihotz askea, segurtasun eta neurketa gabekoa.
Jauna, emadazu bihotz askea
Ogi eta ohe bila dabilena.
Bihotz askea, gizakia zapaltzeko indarrik gabekoa.

Jesus Jauna, bete egizu nire bihotza zure Espirituaz.
Jesus Jauna, bihotz otzan eta apalekoa egin nazazu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue