#
#

Otoitzen: "TOPAKETA"


Nire zain zaude #
#
#

Jainkoa,
Zu, GAUR, nire zain zaude.
Zehatz-mehatz ez dakit tokia,
ez nola, ezta noiz ere.
Baina seguru nago
nire zain zaudela.

Baliteke,
nire ondoan dagoen
pertsonaren bidez etortzea.
Zain nagoenaren lagun baten bidez
edo bat-batean datorrenaren bidez.
Gustuko dudan lan bat
edo kezkatzen nauan besteren bat
egiten nagoenean.
Gustuko atseden aldian
edo haserre jartzen nauan beste horretan
etorriko zara.

Egunero nire ondoan
gertatzen diren gauza guztietan,
Zu, etorri zatoz.

Ezin dizut aurrerik hartu,
ezinezkoa zait prestatzen ahalegintzea.
Beti ez-usteko baten harrapatzen nozu
gutxien itxaroten nuenean.

Jainkoa,
badakit zurekin betirako elkartu aurretik
egunero nirekin bat egitera zatozela
azken besarkada hori prestatzen joateko.
Adoretu nazazu, Jauna,
eguneroko gauzatxoetan
Zu ikus zaitzadan.

Eta zure esanezineko Ontasunean
bat egiteko ordua iristen zaigunean,
egizu, nik ere,
arnasa hartuz,
ZURE ETORRERA ITXAROTEA.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue