#
#

Otoitzen: "ONARPENA - PRESTASUNA"


Koherentzia #
#
#

Zuk begiratzen duzun erara begiratu,
begi argi eta garbiekin,
beti anai-arreba ulertuz.
Maisua barik ikasle izan
eta eguneroko ikasketekin gozatu.
Koherentzia.

Bihotza ontasunez bete,
benetako solidaritza zaindu,
on egiteak gainezka egin arte.
Gogoan hartu, dena ez dela lur egonkorra,
haitz gainean eraiki gure etxea,
uriola eta ekaitzen beldurrik ez izan.
Koherentzia.

Zure hitzak bete,
ekintzekin berba egin,
mozorroak eta itxurak alboratu.
Koherentzia.

Koherentzia, Jauna,
jarraitzaile izan nahi duan ikaslearena
eta batzuetan
maisu lez hartzen zaituenarena.

Ulibarri, Fl.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue