#
#

Otoitzen: "DEIA"


Ordua denean eta ez denean #
#
#

Jauna,
nire izenez deitzen nauzu berriro,
zure elkartean bat egiteko eskatu,
eta nire anai-arrebentzat,
nire erraietan egunero ereiten duzun
biziaren hitza askatzera gonbidatu.

Une oro eta egoera guztietan
zure Espirituaren laguntza behar dut,
bila dabilen mundu honen erdian,
askatasunaren berri on lez,
nire ezpainak eta bihotzak,
pozez eta samurtasunez zure berri eman dezaten.

Nire hitzekin eta ekintzekin,
bizitza duinago baten bila,
berotasun eta hurbiltasun bila,
osasuna eta lana, zuzentasun eta bake bila,
elkarrizketa eta anaitasuna, bizi bila...
dabiltzan guztien bila irten dagidala.

Errespetuzko eta leialtasunezko laguntza eskainiz,
historiatik eta Zugandik hartutako esperientzia kontuan izanez,
sinesgarria eta osokoa den zure bizitzaren oroimenetik,
zure Erreinuko hasikinak
doan eskain ditzadala.

Zuk maite dituzun guztiei zure berri emateko
aukeratzeagatik eta deitzeagatik,
eskerrik asko, Jauna.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue