#
#

Otoitzen: "MISIOA - BOKAZIOA - BIDALKETA"


Zure Erreinuaren zerbitzaileak #
#
#

Oso ona da, Jauna, eskerrak ematea,
goizetan zure maitasuna iragarriz
eta gauez zure leialtasuna.

Gure abestia eta esker ona,
gerra gabeko, espetxe gabeko, gogorkeri gabeko,
atentatu gabeko eta indar zapaltzaile gabeko
gizarte barri baten alde jokatzen dutenentzako.

Zuk emandako dohainak
lagun hurkoaren alde jartzen dituenen izenean
abesten dizugu.

Mendeku eta jazarraldiei beldur gabe
zure hitza aldarrikatzen dutenengatik
abesten dizugu.

Euren bizitzako testigantza
euren ahotsaren indarra da.
Zure ahotsa eurak dira.
Zure askatasun eta zuzentasunaren profetak
eurak dira.

Bihotza besteengana irekirik duten
gizon emakume guztiengatik abesten dizugu.
Izan zaitez eurentzat harkaitz sendoa,
eta izan gure itxaropena.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue