#
#

Otoitzen: "ANAITASUNA - ELKARTEA"


Elkarrekin zure bila #
#
#

Hemen gaude Jesus Jauna: elkarrekin zure bila.
Hemen gaude bihotza aske dugula.
Hemen gaude, Jauna, lagunak elkarturik.
Elkarturik.

Elkarrekin dabiltzanekin zaudela esan zenduan.
Jesus Jauna, elkarrekin gaude eta ortozik.
Elkarrekin eta bidea egiteko gogoarekin.
Elkarrekin, herri bakar bezala, mahats mordo bezala.
Elkarrekin pinabola bezala, galburu bezala, ukabila bezala.

Jesus Jauna,
emaguzu elkarrekin ibiltzeko grazia.
Jesus Jauna,
emaguzu elkarrekin izatearen alaitasuna.
Jesus Jauna,
emaguzu ondoan anai-arreba sentitzearen poza.
Jesus Jauna,
emaguzu elkarrekin bila dabiltzanen bakea.

Jauna, on zaigu,
eskuak elkarturik bila ibiliaz arriskatzea.
Jauna, on zaigu,
bidean galdurik inor geratu ez dadin.
Jauna, on zaigu,
gure ilusioak eta itxaropenak elkar banatzea.
Jauna, on zaigu,
zure Espirituaren argitara aurrera egitea.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue