#
#

Otoitzen: "ERREGUAK"


Eskerrik asko oraindik ez naizelako heldu #
#
#

Eskerrik asko bidean nagoelako,
eta egun batzuetan nire oinak nekatuta egon arren,
beste batzuetan nire poz eta garaipenekin,
oraindik ez naizela heldu
sentitzeko eta onartzeko gai naizelako.

Begiak Zugan jarriaz,
Espirituaren haize finaren igurtziaz,
beste gizon eta emakume batzuen laguntzaz,
bizitzako bideetatik dabilen
ibiltari bat bakarrik izan nahi dut.

Gau eta egun zure lorratzak jarraitu,
iluntasunean eta argitasunean ibili,
betiko ohiturei eta erantzunei lotu barik,
beste ibiltari batzuen ahotsei zuhur.

Inor ez begiratu lepo gainetik.
Ez izan narru gogorra.
Sentiberatasuna eta zuhurtzia galdu gabe.
Lortutakoaz harrotu gabe.
Bazterrean gelditu gabe.

Nahiago dut
zure argizari zalantzatsua nire kandela segurua baino,
zure agintzariak nire lorpenak baino,
zure bide egitea nire egindakoa baino,
zure hodeiertza nire oraina baino,
zure arrano hegoak nire lur segurua baino.

Nahiago zaitut Zu,
eta zure eskaintzetan murgiltzeko
nigandik irteteko dudan indar hau.
Eskerrik asko oraindik ez naizelako heldu!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue