#
#

Otoitzen: "KONFIANTZA"


Eguneroko Tabor #
#
#

Zure buruaz ahaztu zarenean,
baztertuen zerbitzuan urtu zarenean,
edozein loturazko tentaldi menderatu duzunean,
sufrimendua bizilaguntzat onartu duzunean,
galtzen jakin duzunean,
irabaztera jokatzen ez duzunean,
zeuk behar duzuna elkarbanatu duzunean,
behartsuaren alde arriskatu zarenean,
errugabearen malkoak txukatu dituzunean,
bere hondamenditik norbait askatu duzunean,
munduaren bihotzean murgildu zarenean,
zure nahia Jaungoikoaren eskuetan utzi duzunean,
zure harrokeriatik garbitu zarenean,
beharrezko ez duzunaren pilaketatik hustu zarenean,
zaurituta sentitu zarenean…
orduan zugan doan dizdiz egiten du Jaungoikoaren argiak,
bere presentzia udaberriko freskura dariola sentitzen duzu,
eta bere lurrinak inguratzen eta biziberritzen zaitu.

Ez duzu bestelako altxorrik behar.
Jaungoiko duzu lagun,
Hitz egiten dizu,
zaintzen zaitu.
Zoriontasunezko itsasoan harrotua sentitzen zara…

Eta lainoetan ez bazaude,
horixe duzu Tabor
doan eskaintzen zaizuna,
gaur bertan txasta dezazun
eta gogo beroz aurrera jo,
inolako beldurrik gabe.

Ulibarri, Fl.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue