#
#

Otoitzen: "PREGOIAK"


Bazko Deia - 1 #
#
#

Behin baino pozago gaude gaur.
Kristo piztu da,
eta geuri atera zaigu bidera,
gure iluntasuna argitzeko.

Hautsi dira gure kateak,
askatu dira gure morrontzak,
lotzen gaituen giltza guztiak eten dira,
lotura guztiak ezereztu.

Gaua eguerdi bihurtu da;
basamortua, lorategi;
lehorra ur hozkirriz beteriko erreka.
Zuzentasunik ezaren, gorrotoaren,
hor konponkeriaren… gaua,
itxaropenez argitu da.
Beldurraren eta ezbaiaren gauean
askatasunaren argia sortu da.

Itsuen begiak ireki dira
eta gorrek lehenengoz entzuten dute
salbamen hitza.

Urratu egin da, gau honetan, heriotza,
eta bizitza agertu da, Jesu Kristorengatik.
Menderatua izan da gaua.

Kristo piztu da,
eta bizitza huts, ilun eta mugatutik askatu gaitu.
Ebanjelioaren balioei
azkenera arte zintzo jarraitzea
daitekeena dela erakutsi digu.

Eta, hemendik aurrera,
ezagutzen dugu
zoriontasunaren, osotasunaren, alaitasunaren,
biziaren bidea: JESU KRISTO.

Hark ireki du itxaropen zuloa historian.
Eta argi handi bat ikusi dugu.

Eskerrak gaur behartsu izatea aukeratzen dugulako
eta gure bizitzako eta gure gizarteko behartsuena
maite izatea nahi dugulako.

Eskerrak, gaur aske izatea aukeratu dugulako,
Jesusen antzera,
maite izateko eta zerbitzatzeko
lotura guztietatik aske,
gizarte berria eraikitzeko:
Jainkoaren Erreinua.

Eskerrak, gaur guretzat
egunik garrantzitsuena delako:
bizitza, argia, salbamena…
hurreratu zaizkigu,
bidera atera da,
eta euriaren antzera harrapatu gaituzte,
hezurretaraino sartu zaizkigu.

Salbamen bidean gaude!
Bizia da gure etorkizuna!
Jainkoa da gure etorkizuna!
Bizitzak zentzua eta balioa ditu,
Jainkoagandik bizi izanik.

Eskerrak, piztu zarelako
eta gu lekuko garelako.
Lagun iezaguzu
gaur aurkitu duguna besteei zabaltzen.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue