#
#

Otoitzen: "BILAKETA"


Jainkoaren bila dabilenaren salmoa #
#
#

Jauna, Jauna,
zergatik ezkutatzen zara horrela nigandik?

Indar guztiekin deitzen zaitut.
Norabide guztietan bilatzen zaitut.
Haserrez zuri oihuka nabil.

Naizen guztia eskaintzen dizut…
Zer gehiago nahi duzu?
Sekula santan ez nauzu entzungo?

“Nire seme-alaba, ez zaitez urduritu horrela.
Noiz konturatuko zara
ez zarela zu nire bila dabilena,
betidanik Neu nabilela zuri deika baino;
ez zarela niri otoizka diharduzuna,
Neu naizela zuk ni entzuteko atsedenik hartzen ez dudana baino;
ez zarela zu Ni irrikitzen nauzuna,
nekatu barik Neu naizela zugana hurbiltzen dena baino;
ez zarela zu niri deika dabilena,
Neu naizela gau eta egun zure ate joka dabilena baino?

Zure otoitz eta erreguak
Nik bidalitakoaren erantzunak besterik ez dira.
Zuk nitaz duzun gosea
Nik zutaz dudanarekin
konparatu ezinak dira.
Zuk nire ura hartzeko duzun egarria
ez da inoiz asebeteko,
isiltasunean ez baduzu ikasten,
beste iturri guztiak baztertu
eta neurera bakarrik etortzen.

Nire seme-alaba, Neu nabil zure bila,
eta nire biziaz bete nahi zaitut.
Begiratu zure bihotzean
eta ikusiko duzu
Neu naizela bizia ematen diona.
Mesedez, ulertu ezazu!”.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue