#
#

Otoitzen: "TOPAKETA"


Itsua bezala #
#
#

Bideko itsuaren antzera, hemen nago, Jesus.
Nire ondotik zoaz eta ez zaitut ikusten.
Nire begiak argiari itxita daude.

Zure pausoak sentitzean,
zure ahotsa entzutean
nire barruan iturburuaren sorrera bezala sentitzen dut,
indarrez datorren eta zuri deika dabilen bizia bezala.

Nire bizitzako hainbeste kale zeharkatzeko,
bilatzen zaitut, nahi zaitut, behar zaitut.

Jesus, gauza askok itsutzen naute:
bizitzak, atseginak, diruak.
Jesus, ireki nire begiak zure bizira.
Nire begiak zureengan ipiniaz,
zure adiskidetasuna irakurri nahi dut.

Zure aurpegia begi garbiekin ikusi nahi dut.
Nire begiak Ebanjelioaren argitasunera ireki nahi ditut.
Bizitza, aurrez eta zentzuz begiratu nahi dut.
Sinesmena, nire bideko argia izatea nahi dut.

Ikusi nahi zaitut eta ikasi,
zure argi barik,
bizitzak, minak eta heriotzak
ez dutela zentzurik.

Gizaki bakoitzean anai-arreba bat ikusi nahi dut.
Begiak neure barrura irekiz,
nire biziaren zergatia ikusi nahi dut.

Sorkarietan nire begiak jarriaz
euretan zure arrastoa bilatu nahi dut.

Jesus, lagun iezadazu ikusten,
garbitu nire bihotza
barrutik ikus ahal dagidan.

Bideko itsuaren antzera, zure bila nabil.
Ukitu nire begiak zure atzamarrekin
eta ireki argira.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue