#
#

Otoitzen: "ONARPENA - PRESTASUNA"


Bide ertzean #
#
#

Hona hemen, Jauna,
bide-ertzean itsua bezala
-nekaturik, izerditan, hautsez blai-;
beharrez eta lanbidez eskale.

Baina zure pausoak sentitzean,
beste inorena ez bezalako ahots hori entzutean,
nire barruan ur bizia sortuko balitz bezala
nire izate osoa dardaratu zait.

Ai, zelakoa zure galdera!
Zer nahi du itsuak ikustea ez bada?
Jauna! Ikusi dagidala.

Jauna, zure bide zidorrak ikusi dagidazala,
Jauna, bizirako bideak ikusi dagidazala,
Jauna, beste gauza guztien gainetik,
zure aurpegia, zure begiak, zure bihotza
ikusi dagidala.

Ulibarri, Fl.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue