#
#

Otoitzen: "DEIA"


Egin nautena naiz #
#
#

Jauna, nigan eragina askok izan dute;
nire buruarekin bat egitera askok lagundu didate,
itzartzera, aldatzera eta barrua betetzera.
Hona hemen pozez beterik
gogoan ditudan pertsonen zerrenda.

Itxaron gabe eta momentu egokian,
ulertuz entzuteko gai izan zena.
Urrutian egon arren,
urrean sentidu nuena.
Bere neurrigabeko ontasunez,
apala izaten irakatsi zidana.
Ardura handiz zuzenduz
ibiltzera bultzatu ninduana.
Bere ahultasuna onartuz,
behartsu sentiarazi ninduana.
Bere doakotasun esperientziaz
anai arteko harremanetara ireki ninduana.
Beti ekinean ibiliaz
borrokatzera gonbidatu ninduana.

Txiki eta handi, lagunak eta ez ezagunak
pertsona askori esker naiz naizena.
Nire izatearen gardentasuna
nigan ikusi nahi zuena.
Beti baikor izaten irakatsi zidana.
Nintzan modukoa onartuz
haztera bultzatu ninduana.
Bere agertzeko eraz
nire barrua ireki zuena.
Sakontasunez bizi izanaz
askeago egin ninduana.
Bere desadostasuna agertuaz
egia bilatzera bultzatu ninduana.

Bere bizitza eta izatearekin
ukituta utzi nauten guziengatik,
eskerrik asko, Jauna.
Askatasun guztiaz bere bizitza aldatuz
itaun sorta sortu zidana.
Nire ezkutuko aberastasuna
agertzera lagundu zidana.
Egun baten berarekin topo egin
eta nigan geratu zena.
Nire laguntasuna eskatuz
premiazko sentiarazi ninduana.
“Asko maite zaitut” esatera
ausartu zena.
Zuk maite nauzunaren barri ona
nigan iragarri zuena.

Zure seme-alaba
eta nire anai-arreba diren guztien izenean,
gora Zu, Jauna, eskerrak Zuri.

Ulibarri, Fl.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue