#
#

Otoitzen: "MISIOA - BOKAZIOA - BIDALKETA"


Bizia eman #
#
#

Jauna, Zeuk esana da:
“Bere bizia zaindu nahi duenak galdu egingo du;
eta nigatik ematen duenak berriro eskuratuko”.

Ordaindu ez arren besteen alde lana egitea,
bizia ematea da;
mesede egin ordezkorik itxaron barik;
sasi zuhurtasuna baztertuz,
porrotaren arriskua onartzea, bizia ematea da;
lagun hurkoaren alde ahalegin denak egitea da.

Ganora gabeko ekintzak eta neurriz kanpoko keinuak,
ez dira bizia ematea.
Bizia apaltasunez ematen da, iragarki barik,
iturrian ura bezala,
amak bere seme-alabatxoei titia ematen dien bezala,
ereilearen berezko izerdia bezala.

Ireki gaitzazu, Jauna, ezinezko horretara,
zure grazia eta presentzia hortxe aurkitzen direlako
eta ezin gintezke jausi ezerezean.
AMEN.

Luis Espinal

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue