#
#

Otoitzen: "ANAITASUNA - ELKARTEA"


Elkarbanatu #
#
#

Banatu, ezer ez duenarekin,
nahiz edozertarako duin eta gai den,
bere baitan eta Jainkoaren baitan.

Banatu, ez bakarrik sobera duzuna,
baita gehiegi duzuna ere;
are, premiazkoa duzuna ere.

Banatu, zuzentasunagatik, maitasunagatik,
legezkoa denaren gainetik,
kontuan ezarri gabe,
bestea gustura geldi dadin arte.

Banatu, apalik eta buru-eskaintzaz,
handiagoa edo hobea zarela pentsatu gabe,
trukean edo eskerrak ematea eskatu gabe.

Banatu, ebanjelioaren arabera noiznahi,
nonahi, aukera orotan,
orain jada.

Banatu, saiatu gutxienez;
inoiz ez bakardadean, lagunartean beti;
inoiz ez inor salbatzeko
eta askoz gutxiago salbatua zarela sentitzeko;
soil-soilik posible bihurtzeko
ALKARBANATZEA,
Zuk bezala, ene Jauna.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue