#
#

Otoitzen: "ERREGUAK"


Zure bidetik, Jauna #
#
#

Jauna, nire ilusioa eta ahalegina zuri aurkezten dizkizut.
Ene Jainkoa, maite nauzulako Zugan dut nire konfiantza.
Zurekin ez dut inoiz porrotik; nire itxaropena zara.

Jauna, erakutsi iezadazu zure bidea.
Nire bizitza guztientzat zabalik.
Eraman nazazu zure bide zidorretatik
elkar banatu dezadan
bakea, poza eta zuzentasuna,
askatasuna, ahalegina eta samurtasuna.

Ona zarelako bizirik nago;
horregatik barru-barrutik diotsut:
eskerrik asko nigan ipini duzun jakinminagatik.
Zuzendu nazazu zure bideetatik,
benetan izan, balio eta on egin dezadan;
egin nazazu ibiltari, gatz eta argi,
egin nazazu zure seme-alaba eta guztien senide.

Jauna, bihotz-bihotzez diotsut:
Zu ikusteko ez dagidala beldurrik izan!
Zure laguntza beti gozatzea itxaro dut.
Zuri jarraitzeko gogotsu eta ausarditsu egin nazazu.

Hemen nauzu, Jauna;
badakizu nor naizen.
Emadazu Zure bideetan gozatzea
eta zure Barri Ona bizitzea.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue