#
#

Otoitzen: "KONFIANTZA"


Jauna dut artzain #
#
#

Jauna dut artzain, ez dut besterik behar.

Zelai gurietan larratzen nau,
ur bizietara naroa,
eta nire gogoa indarberritu.

Nire egitasmo eta ilusioak ezagutzen ditu,
zuzentasun bideetatik naroa,
bizitzaren altxorrak irakatsi
eta abesti alaiez txistuka doa,
bere izenaren maitasunez.

Egunero, era berri baten,
nire izena esan
eta samurtasunez bere ondora deitzen nau.
Jauna dut artzain.

Galduta daudenak bilatzen ditu,
gaixoak osatu, galduak bideratu,
zaurituak zaindu, nekatuak leporatu,
gosetuak elikatu, umaginak laztandu
eta guztiengatik bizia eman.
Zapaltzen ez duan aitzindari bakarra da Jauna!

Bere izenaren ederragatik
gure bizia neurriz eta duintasunez janzten du.
Ez dut beldurrik zoritxarren profetei,
ezta jauntxoen agintekeriari,
ezta beldurtien esamesei.
Zu, nirekin zoazelako.

Nire munduko ibilaldia ospatzeko
anai maitasunezko otordua prestatu duzu.
Hor agertzen didazu nortzuk diren zure aukeratuak
eta zeintzuk diren nire ibili beharreko bideak.

Biziaz beteriko presentziaz
sortu, zaindu eta zuzentzen nauan Jaunari,
ESKERRIK ASKO!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue