#
#

Otoitzen: "BIHOTZ-BERRITZEA, BARKAMENA"


Sinesten dut... #
#
#

Mundu aske, anaikor eta solidarioa
eraikitzen dutenengan, sinesten dut.
Haurrak mundu hobe baten itxaropenez
hasiko diren lur berrian, sinesten dut.

Maitasunaren, barkamenaren
eta bakearen indarrean, sinesten dut.
Bide bazterretan erori direnak
altxatzen dituzten eskuetan, sinesten dut.

Bakoitza, den bezalakoa izan,
begirunez eta tolerantziaz onartzen duen
maitasun indarrean, sinesten dut.
Oraingo eta geroko belaunaldientzat izadia zaintzeko,
egunero egiten diren ahaleginetan, sinesten dut.

Guztion Aita-Ama,
bideko adiskidea eta laguna den Jainkoarengan, sinesten dut.
Jainko maitasunaren adierazgarri diren pertsonengan, sinesten dut.
Jainkoarengan sinesten dudalako,
onberatasunean sinesten dut.

Gizaki ororen barnea ontasuna dela ez badut sinesten,
ez dut Jainkoagan sinesten.
Gaiztakerian baino ontasunean gehiago sinesten ez ba dut,
ez dut Jainkoagan sinesten.
Baina, Jainkoagan sinesten dut,
eta ikusiak ikusi, ontasunean ere sinesten dut.
AMEN.

JOXE ARREGI

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue