#
#

Otoitzen: "ABBA - AITA"


Gure Aita #
#
#

GURE AITA,
gutariko bakoitzarengan zaudena,
maitasunez gure barrua betetzen duzuna,
ez dezagula inoiz pentsatu
han goian, zeruan zaudela,
zerua, gure barruan dagoen
zure Maitasuna delako.

SANTU IZAN BEDI ZURE IZENA,
Aita eta Ama zarelako.
Ez dezagula gaizki erabili eta ulertu dezagula
zure izenean gauza handiak egiteko gai garela,
esate baterako....

ETOR BEDI ZURE ERREINUA,
hemengoa eta oraingoa den Erreinua.
Ez dezagula pentsatu berez etorriko denik,
Baizik eta dena betetzen duen ZURE MAITASUNEAN oinarriturik
geure egitekoa dela.

EGIN BEDI ZURE NAHIA
gutariko bakoitzarengan,
Aita-Ama bezala zuk amestu duzuna...
zure nahia gu zoriontsu egitea delako.
Eta zure nahia egiteko
Jesukristoren gurutzea besarkatu behar badugu,
Gurutzearen ondoren
betiko AINTZA dagoela kontuan izan dezagula.

EMAIGUZU GAUR EGUN HONTAKO OGIA,
Zu maitatzen jarraitzeko
eta une guztietan maitatzen jarraitzeko den zure grazia,
eta gu ere besteentzat zatitzen eta banatzen den ogia izan gaitezela.

BARKATU GURE ZORRAK,
geure erara erabiliz,
ZUGANDIK eta ZURE AURREAN bizitzen ez jakitea.

GUK ERE GURE ZORDUNEI
BARKATZEN DIEGUN EZKERO
,
horretarako izan zaitez gure ura...,
gure barruko iturria,
egunero berriro hasteko indarra izan dezagun.

EZ GU TENTALDIRA ERAMAN,
ZUREKIN ez kontatzera,
bazterrean uztera,
nahikoa garela uste izatera.
Emaguzu beti behartsu sentitzea,
beti zure beharrizana sentitzea.

ATERA GAITZAZU GAITZETIK
Zu eta gure anai-arrebak
ez maitatzearen gaitzetik.
AMEN.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue