#
#

Otoitzen: "ONARPENA - PRESTASUNA"


Hemen nauzu, Jauna #
#
#

Hemen nauzu, Jauna,
zure izenean nahi duzun tokira joateko prest nago.

Lupetza buztinlariaren eskuetan lez
zure eskuetan jartzen naiz.
Ilunetan dabiltzanen argi izan nadin
sinesmenaren lekuko egin nazazu.

Etsipenak jota daudenei bizi poza itzultzeko
itxaropenaren lekuko;
mundu osoa solidaritateaz betetzeko,
maitasunaren lekuko egin nazazu.

Hemen nauzu, Jauna, bidal nazazu.
Jarri zure Hitza nire ezpainetan,
zure arreta nire oinetan
eta zure egitekoa nire eskuetan.

Jarri zure Espiritua nire espirituan,
zure maitasuna nire bularrean,
zure indarra nire makaltasunean
eta zure gogoa nire ezbaian.

Hemen nozu, Jauna, bidal nazazu
izakien artean errespetua jartzera,
gizakien artean zuzentasuna,
herrien artean bakea,
bizitzan poztasuna,
Elizan ilusioa,
misioan poza eta itxaropena.
AMEN.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue