#
#

Otoitzen: "DEIA"


Ikasle izan #
#
#

Orain arte egiten dudana eginez,
aurrera egin ahal dut:
zuhurtasunaz nire izatea zainduz,
nire aukera duinak zurituz,
erdizkako gauzei baietza emanaz.
Baina... IKASLE ere izan naiteke.

Nire biziaren jaun izan nahi dut,
nire askatasuna bermatu,
hainbeste gauza on gozatu,
nireekin bat egin,
eta eginbeharra egitearen bakea sentitu.
Baina... IKASLE ere izan naiteke.

Nire gurutzea leporatu, akaso zurea ere bai;
nire bizitza konpromisoz bete
eta besteena konprometitzera bultzatu,
barri onari buruz berba egin
eta utopia berriak amestu.
Baina... IKASLE ere izan naiteke.

Egitasmoak egitea atsegin dut,
solidaritatezko etorkizunari begira
egitasmo sendo eta biziak;
eragile izan eta asmatu,
beharrezkoa ukitu eta lagundu.
Baina... IKASLE ere izan naiteke.

Gelditu eta pentsatu,
entzun, eztabaidatu eta bereizteko gai naiz;
batzuetan zentzuzko gauzetan babesten naiz,
besteetan, irudimena erabiliz,
betiko ereduak apurtzen ditut.
Baina... IKASLE ere izan naiteke.

Hasitakoa beti ez dut amaitzen,
inoiz arriskatu eta asmatu ez
eta tente mantentzen ahalegindu;
gustuko ditut gauza berriak
eta badaezpadan ateak zabalik uztea.
Zure eskaintza beldurgarria zait.
Baina... IKASLE ere izan naiteke.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue