#
#

Otoitzen: "MISIOA - BOKAZIOA - BIDALKETA"


Zure solidaritzaren zerbitzari #
#
#

Jauna, egin nagizu zure solidaritzaren zerbitzari.

Gosea dagoan lekuan, zure ogia banatu dagidala
eta duintasunez lortzen irakatsi.
Teilatu apurtuak edo falta diran lekuetan,
etxe-bizitza duinen alde jokatu dagidala.
Etsipena eta gogorik eza dagoan lekuan,
parte hartzea eta itxaropena bultzatu dagidazala.
Ume eskolatu gabeak dagozan lekuan,
beharrezko baliabideak aurkitu dagidazala.

Nire harrokeria barik,
nire anai-arreben ona bilatu dagidala;
nireganako miresmena barik,
euren duintasuna aurkitu dagidala;
ekintzekaz nire maitasuna agertzea,
izan daitela nire poza.

Eskerrik asko, Jauna,
zenbat eta gehiago emon, gehiago hartzen dodalako;
zenbat eta lan gehiago egin, laguntza haundiagoa emon;
zenbat eta gitxiago begiratu nire zilborrera,
eraginkorragoa naz;
Zu nigan gehiago bizi zara,
Zu zaralako... “NIRE SOLIDARITZA”.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue