#
#

Otoitzen: "ANAITASUNA - ELKARTEA"


Emaguzu elkarrizketarako grazia #
#
#

Jesus Jauna,
goretsi eta goratu nahi zaitugu
ELKARRIZKETA deritzan dohain ederragatik.
Elkarrizketak,
zure Jainko sendian sortuz,
ibai bizi bezala dario beti.

Korapiloak askatu,
mesfidantzak desagerrarazi,
ateak ireki,
arazoak konpondu,
pertsona goratu;
batasun lokarria
eta senidetasuna bere fruitu
duen elkarrizketa.

Jesus Jauna,
gure desakordioak, gehien bat,
elkarrizketa faltatik sortzen direla
uler dezagula, egizu.

Uler dezagula, elkarrizketa
ez dela diskusioa, ez eta ideien eztabaida ere;
bi edo gehiengoren artean egia bilaketa bat baizik.
Ikus dezagula elkarren beharra dugula,
elkar osatzen dugula,
asko bai dugu emateko
eta asko hartzeko;
besteek ikusten ez dutena ikus dezaket nik,
eta beraiek ikusi, nik ikusten ez dudana.

Jesus Jauna,
emadazu umiltasuna
nire egia inposatu ez dezadan,
anaiaren egiari kontrarik ez diezaiodan egin,
une egokian isil nadin;
bere egia zabal azaldu arte
itxaroten jakin dezadan.

Emadazu jakinduria uler dezadan,
inor ez garela egia osoaren jabe;
eta ez dela iritzi aldrebesik ere
egiaren ataltxoren bat ez duenik.

Emadazu zentzua
egiaren alderdiren baten
oker egon naitekeela ohartuz,
utz diezaiodan besteen egiari aberats nazan.

Emadazu, hitz batez,
besteek ere bihotz zintzoz egiaren bila dabiltzanez,
nire senide bakoitzaren iritziak,
aurreiritzirik gabe eta gogo onez,
ikustea.

Jesus Jauna,
emadazu elkarrizketarako grazia.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue