#
#

Otoitzen: "KONFIANTZA"


Guri begira #
#
#

Jauna guri begira dago;
gurekin fidatzen da eta gugan itxaroten;
Jainko Jaunak hitz egin du eta gurekin kontatzen du.

Jesusek gurekin kontatzen du,
iluntasuna dagoen tokian argia jar dezagun;
gurekin kontatzen du,
norberekeria, etsipena eta larritasuna dagoen tokian,
maitasunaren garra nagusitu dadin.

Gurekin kontatzen du,
indarkeria erabiliaz irten bidea
bilatzen duan mundu honen erdian
bakearen alde jokatzeko.

Jesusek gurekin kontatzen du,
bere hitza eta askapena
mundu guztian ezagunak izan daitezen;
gurekin kontatzen du,
bere Berri Onaren hazia ereiteko;
anaitasun, askatasun eta maitasun fruituak
ematen dituan hazia.

Jesus guri begira dago
eta lurreko gatza izateko diosku.
Bizitza zentzuz beteko duan gatza;
Ebanjelioa kontuan izanez bizitzea
benetan pena merezi duala dioskuna.
Gatza izan,
bestela janaria gozatzen ez den antzera,
Jesus gabe, gure artean bere presentzia bizia gabe,
gure bizitza gezatu egiten da.

Lurreko gatz eta munduaren argi izan nahi dugu
Berri Ona indarrean dagoelako;
bere egitekoa gaur ere garrantzitsua delako,
zerbait esateko beti daukalako.
Munduari zentzua eta zoriontasuna
emango dien gatza izan nahi dugu.

Zurekin gaude, Jauna,
Jainko Aita-Amaren, Jainko-Maitasunaren benetako aurpegia
agertzen duan argia izan nahi dugu.
Zurekin gaude, Jesus Jauna.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue