#
#

Otoitzen: "BILAKETA"


Zure bila dabilenari ikustea eman #
#
#

Beste behin nire bila zatozen une honetan,
nire begien begiradatik solasaldia eduki nahi dut.

Hasteko, nireak prestatzen dizkizut,
gauzak hemendik ikus ditzazun.
Ondoren, uste baduzu, zureak utziko dizkidazu,
Zuk lez, begirada biguna eta gizatiarra
edukitzen ikas dagidan.

Nire begi bi honekin eta honetatik hitz egiterakoan,
IKUSTEA ematen dien lagun bi bezala,
nire bihotza nasaitu egiten da:
pertsonekin bat egin,
bizitza aurkitu,
itxurak baino haratago begiratu...

Zure begiradaz bat egitea
maitasunaren doakotasuna aurkitzea da,
baten batek zaran lez onartu,
eta zarana izaten uzten dizula sentitzea lez da,
beti ematen dizu aukera barri bat...

Bizitzan zehar IKUSTEN lagundu dieten guztiei,
ESKERRIK ASKO!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue