Jesusengan sinesten dut, Maisuarengan,
bizitzako bidea ezagutzen duanarengan.
Bere berba samurretan sinesten dut,
norberen izatearen barnea ukitu,
gizakiago izaten bultzatu
eta anai-arreba izaten laguntzen dutenak.
Ematea, hartzea baino hobea dela sinesten dut;
barkatzea, mendekua baino hobea;
elkarbanatzea, pilatzea baino hobea;
gutxirekin bizitzea hobea da;
ereitea, batzea baino hobea da;
norbera ereitea, gordetzea baino hobea;
ibiltzea, geldi geratzea baino hobea;
konfiantza izatea, epaitzea baino hobea da.
Zoriontsu direla sinesten dut,
batez ere Jainkoaren Hitza entzun
eta betetzen dutenak.
José E. Ruiz de Galarreta |