#
#

Otoitzen: "TOPAKETA"


Jauna, nor zera? #
#
#

Edozein egunetan,
edozein unetan,
ordua denean eta ez denean
ezer esan gabe
zure galdera jaurtitzen duzu:
Eta zuk, nor naizela diozu?

Eta ni bide erdian gelditzen naiz,
zuzena dena eta sentitzen dudanaren artean,
zuk horrela galdetzen duzunean
ez dudalako gogoko
arriskurik hartzea.

Berriro ere gaizki egiten dut
eta isiltasuna eskatzen didazu
zure taupadak entzunez
zure bidea jarraitzeko.
Eta berriro ere berdin:
Eta zuk, nor naizela diozu?

Zure erara irakatsi egidazu.
Zure erritmoan
eroan nazazu Aita-Amaren bideetatik
eta zuretzat deigarri diren
bide zidorretatik.

Zure bizitzan
nire bizitza apurtuaren
zentzua aurkitu dagidanean;
zure sufrimendu eta gurutzean
gurutze guztien balioa aurkitzen dudanean;
zure ideala neurea egiten dudanean,
salbatzea barik
zure maitasunean galtzea itxaroten dudaneanů,
orduan, Jesus, galdetu egidazu berriro:
Eta zuk, nor naizela diozu?

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue