#
#

Otoitzen: "ONARPENA - PRESTASUNA"


Pailazoaren otoitza #
#
#

Jauna:
traste bat naiz, baina maite zaitut;
izugarri maite zaitut, txoraturik,
nik maite izateko dudan modu bakarra da,
soilik pailazo bat!... naizelako.

Urte asko dira zure eskuetatik
dohain eta talentuz betea irten nuela,
bizitzeko eta zoriontsu izateko
behar nuen guztiarekin
-zure maitasuna, zure ondasun kutxa,
zure proiektuak,
Aitaren opari eta ustekabekoak-.
Beharbada, laster,
Zugana itzultzeko eguna helduko da…

Nire zakutoa hutsik dago,
nire oinak zikin eta zaurituak,
nire barruak siku,
nire begiak ilun,
nire loreak zimeldurik eta kolore gabe.
Nire bihotza bakarrik dago ukitu gabe…

Nire pobretasunak uxatzen nau,
baina zure samurtasunak kontsolatzen.
Zure aurrean apurtutako lur-ontzitxoa bezala nago;
baina nire buztin honekin,
zure gustukoa den beste bat egin ahal duzu…

Jauna:
zure kontu eskaeran zer esango dizut?
Giza mailan nire bizia errakuntza bat izan dela;
zurea eta nirea den guztia galdu dudala,
eta ezertxo barik gelditu naizela;
proiektu handirik ez dudala izan,
lurra ukituz bizi izan naizela,
nire hegazkada behekoa izan dela,
barrutik nire jantzia lez aurkitzen naizela,
zatika josia.

Jauna:
onartu egizu arratsalde honetako nire eskaintza…
Nire bizitza, txirularen antzera, zuloz beterik dago…,
baina hartu egizu zure esku jainkotiarretan.

Zure musika, nire bitartez,
nire anai-arreba diren gizakiek entzun dagiela;
euren ibiltzea lagunduko dien
erritmoa eta melodia izan dadila,
pausu nekatuen poztasun samurra.

Ulibarri, Fl.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue