#
#

Otoitzen: "MISIOA - BOKAZIOA - BIDALKETA"


Zer aukeratu... #
#
#

Aukera egizu,
maitatzea eta ez gorrotatzea,
sortzea eta ez apurtzea,
jarraitzea eta ez bertan bera uztea,
goratzea eta ez kritikatzea,
osatzea eta ez mintzea,
erakustea eta ez ezkutatzea,
ematea eta ez lapurtzea,
egitea eta ez atzeratzea,
haztea eta ez mantentzea,
bedeinkatzea eta ez biraotzea,
banatzea eta ez pilatzea,
ereitea eta ez batzea,
bizitzea eta ez hiltzea...

Eta jakingo duzu nire hitza
zergatik den bizidun hitza,
eta nire Ebanjelioa Barri Ona;
-erabili arren-, ez dualako balio
jantzi zaharrari adabaki berria jostea
eta ardo berria zahagi zaharretan sartzea.

Beherapenen ametsak bazter itzazu
eta ez pentsatu Erreinua erosterik!
Kristaua ez dabil legepean ibili ezinik;
maitasunak eraginda askatasunez arin dabil.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue