#
#

Otoitzen: "KONFIANTZA"


Iluntzero #
#
#

Gauero Jauna,
zure etxeko barkamen beroaren atarira
hurreratzen gara.
Argiak beti biztuta dituzu,
mahaia prest eta Zu zain.

Egun bat hutsik amaitzen dela sentitzea tristea da.
Baina gauero, Jauna, zure atera hurreratu,
eta besoak zabalik deitzen gaituzu,
gure norberekeriaren bideetatik,
gure bihotzaren bakardadetik.
Pasatutako gauzen kontua hartu gabe,
harrera ona eta besarkada prest dituzu,
txikikeriei begiratu gabe...
keinu apalean
gure damutasuna ikusten duzu.

Iluntzero, Jauna,
gure bihotz baketua pozez betetzen duzu;
eta pozteko eta jai egiteko deia entzuten dugu,
iragana ahaztuz,
maitatzeko deia.

Gauero, Jauna,
maitatzen, barkatzen eta beti zain dagoen
Aita-Ama izaten jarraitzen duzu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue