#
#

Otoitzen: "BIHOTZ-BERRITZEA, BARKAMENA"


Nire bihotzaren gabezia zauritu #
#
#

Nire Jainkoa, hona hemen nire otoitza:
zauritu, nire bihotzaren gabeziaren sustraia zauritu ezazu.
Nire pozak eta ezinak
apaltasunez bizitzeko indarra emadazu.

Nire maitasunak
baliozko fruituak eman ditzan,
indartu nazazu.
Pobrea inoiz gutxietsi ez dezadan
eta lotsagabearen aurrean
inoiz makurtu ez nadin,
indartu nazazu.

Eguneroko txikikerien gainetik
nire pentsamendua jaso dagidan,
indartu nazazu.
Indartu nazazu, nire indar maitemindua,
zure aurrean makurtu dadin.

Rabindranath Tagore

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue