#
#

Otoitzen: "TOPAKETA"


Ikusi zaitzadala #
#
#

Bide ertzeko itsuaren antzera, hemen nago, Jesus.
Nire ondotik pasatzen zara eta ez zaitut ikusten.
Begiak argitara itxita ditut
eta zu ikustea oztopatzen nauten
ezkata gogorrak sentitzen ditut.

Zure pausoak sentitzerakoan, zure ahotsa entzuterakoan,
niregan iturri bat bezala sortzen dela sentitzen dut
hegan eginez ihes egiten duen txoria bezala,
zuri oihuka,
gainezka egiten duen bizia lez.

Bizitzako bideetan ibiltzeko,
bilatzen zaitut,
gura zaitut,
behar zaitut.

Jesus, gauza askok itsutzen naute.
Hainbeste argi distiratsuekin beteriko bizitza bera.
Eutsi ezineko indarrarekin agertzen zaigun plazerra.
Kateekin lotzen gaituen dirua.

Jesus, biziaren hasieran nago,
eta denak nire bila datoz.
Zu ere bai.

Nireganantz heltzen da egunero
kalkulatutako eta erruki bako
propagandaren mundu hori.

Nireganantz heltzen da egunero
errazaren eta utzikeriaren
mundu hori.
Eta armiarma sarean jausten den eulia bezala
jausten naiz ni ere.

Jesus, zabaldu nire begiak zure bizitzara.
Nire begiak zureengan jarriaz,
zure adiskidetasuna ikusi gura dut.
Zure aurpegia begi garbiekin ikusi gura dut.

Nire begiak, zure ebanjelioaren argitara zabaldu gura ditut.
Bizitza aurrez eta zentzuz ikusi gura dut.
Sinesmena, nire bideko argia izatea gura dut.
Ikusi gura zaitut
eta bizitzatik, saminetik eta heriotzatik ikasi,
zure argirik gabe… dena iluntasuna delako.

Gizaki bakoitzean anai-arreba bat ikusi gura dut.
Nire begiak neure barrura zabaldu,
eta nire bizitza ikusi gura dut.
Gauza guztietan nire begiak ipini
eta euretan zure aztarrenak bilatu.

Jesus, lagun iezadazu ikusten.
Izan ere bekatua laino beltza da.
Jesus, ken nire bihotzeko zikinkeria
barrutik ikus ahal dezadan.

Bide ertzeko itsua bezala
gaur zuregana hurbiltzen naiz.
Ikusteko garbitu beharra dut.
Sinesteko ikusi gura zaitut.

Jesus, beldurrik gabe sinistu dezadan emadazu adorea.
Poztasunez zure testigu izateko, emadazu indarra.
Eta ikusi zaitudala eta nigan bizi zarela
oihukatu dagidala.

Jesus, bide ertzeko itsuaren antzera
ikusi dezadala eskatzen dizut gaur.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue