#
#

Otoitzen: "ONARPENA - PRESTASUNA"


Apaltasun agintzariak #
#
#

Jesus, hitz egiten didazunean,
egunez zein gauez, hitzen bidez
eta kalera irteterakoan pertsonen bizitzaren bitartez,
entzun eta jarraituko dizudan hitza ematen dut.

Jesus, nire gauzetan itxita ez naizela geldituko agintzen dizut,
nire ikusteko eta ulertzeko eran,
nire beldur, segurtasun eta egietan,
horrela zure berritasuna hobeto aurkitzeko.

Jesus, apaltasunez ibiliko naizela agintzen dizut,
gorputzeko eta espirituko begiak irekirik,
historiaren egunekotasunaren bizian,
zure ibilbidea, lorratzak eta irudia aurkitzeko.

Jesus, nire harrokeria eta handikeria lurperatzea agintzen dizut,
kanpoko eta barruko profetei adi egotea,
eta zure barri ona erein eta gozatzeko,
laguntzen, osatzen eta maitatzen uztea.

Jesus, nire lurrari lotua ez egotea agintzen dizut,
askok lortu ezin dituen pribilegioak ez zaintzea,
zuk nahi duzun tokian zure ezaugarriak ikustea
eta zentzun gabeko borroketan indarrik ez gastatzea.

Jesus, dogma eta arauen laguna ez izatea agintzen dizut,
bide agorretan inor ez bultzatzea,
oin-bide eta hertzetan daudenen inguruan gelditzea
eta zure errukiaren atea beti jotzea.

Jesus, isiltzea eta entzutea agintzen dut,
ikusi eta begiratu, jarraitu eta obeditu,
pobreen artean zure presentzia
txikia eta indarrik bakoa iruditu arren.

Ulibarri, Fl.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue