#
#

Otoitzen: "DEIA"


Zure deiari erantzunez #
#
#

Ibilbide luze baten ondoren
zure hondartzaren ertzera heldu.
Bide berriari hasiera eman
zure deiari erantzunez...

Lur gogor barik nabil,
ur gainean sinesmenez egina,
itsasoratzen noa
zure deiari erantzunez...

Eta pausu arinean,
Jauna, zoazen tokira,
nire bihotzak, Zu gabe,
ezin du bizi.

Itxaropen eder batekin, bihotza gainezka daukat;
bide honen bukaeran, guztiok etxea izango dugu,
otorduaren mahaia prest eta harrerako besarkada,
eta zure Hitzak agindutakoa, beteta.

Berriro ere arin eta maitemindurik bidean ipiniko naiz,
heltzen doan maitasunez,
itxaropenak lagundurik,
bizitza poztuz,
eta bizitzari sinesmen ukitua emanez.

Zu zaran itsasoan nire oina konfidantzaz jarri nahi dut,
eta zoazen tokira joan, Jauna,
bihotzak bizi dualako
zure deiaren erantzuna...

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue