#
#

Otoitzen: "MISIOA - BOKAZIOA - BIDALKETA"


Jo itxaso zabalera #
#
#

Zure erronka onartu nahi dut,
baina eztarrian
korapila estu bat sentitzen dut,
eta ez dakit ezer esaten.

Zure gonbitea jaso dut,
baina ez ditut loturak eteten
eta ezin naiz abiatu,
itsaso zabalera joateko.

Ni ertzean gelditzen naiz,
nire ontzia txikia baita
eta nire indarrak urriak
ur handietara joateko.

Ezin naiz zure lagun izan
itsasertzean gelditzen banaiz
arrats eguzkiaren
musu goxoak jasoz?

Baina... ez. Zatoz nire ontzira,
atera ezpata
eta ebaki kolpe baten
lotzen nauten loturak.

Loidi, P.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue