#
#

Otoitzen: "ESPIRITU SANTUA"


Bakea eta prestasuna #
#
#

Biziaren Espiritua,
emaguzu bizia ugari,
bizi berria, bizi duina,
guztientzat bizi berria eta sortzailea.
Grabatu gure erraietan sugarrez
“Jaungoikoaren aintza gizakia bizi dadila” dela.

Maitasunaren Espiritua,
egin gaitzazu samurrak,
hurkoak, tolerakorrak;
Aitak maite gaituen bezala
maitatzen saiatu gaitezen
eta Maisuak erakutsi eta agindu zigun bezala;
hurkoaren samina eta poza
geureak balira senti ditzagula,
batez ere behartsuenak.

Egiaren Espiritua,
okerraren, injustiziaren
eta gorrotoaren aurrean
konformagaitzak egin gaitzazu,
mundu honen gezurraren aurrean
kontentagaitzak.

Batasunaren Espiritua,
lagun iezaguzu
zure elkartasun eta solidaritzaren presentzia
munduan zehar zabaltzen.
Ogi honen indarrez sendo egizkizu
Jaungoikoarengana zabalik dagoen
gizarte aske eta zuzena
eraikitzeko elkartzen direnak.

Askatasunaren Espiritua,
egin gaitzazu
zure askapen berriaren testigu.
Zure laguntza behar dugu,
zure sendotasuna,
zure neurritasuna,
katigu daudenen alde
gure bizia jokatzeko.

Eskuzabaltasunaren Espiritua,
isuri zure dohain eta karismak zure zintzoei:
behartsuen aldeko zerbitzuan dena ematen dutenei;
katekistei, animatzaileei, profetei eta arduradunei;
gaixorik eta arrazoi gabe sufritzen daudenei.

Ausardiaren Espiritua,
murgil gaitzazu
hemen elkarturik gauden guztiok
Kristoren eta munduko gurutziltzatu guztien
gorputz eta odoletan;
aska gaitzazu gurekeritik eta moteltasunetik,
eten gure kateak eta loturak,
eta emaguzu seme eta anai-arreba izatearen
betetasunez gozatzea,
hartu ere doan hartu baititugu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue