#
#

Otoitzen: "KONFIANTZA"


Nik ezagutzen zaitut #
#
#

Nire seme-alaba:
oraindik ez dakizu zer zaran.
Oraindik ez zara ezagutzen;
nire maitasunaren leku lez,
-oraindik ez zarela ezagutzen esan nahi dut-.
Horregatik ez dakizu nigan duzun garrantzia,
eta zure barruan, ezkutuan dauden aukerak ez dituzu ezagutzen.

Itzartu zaitez eta utzi amets gaiztoak:
ez egon porrotei eta hutsei begira,
nekeei, erori aldiei eta pausu okerrei begira.
Guzti hori ez da zure benetako izatea.
Utzi zuzendua eta maitatua izaten...
eta gero gerokoak!

Daramazkizun mozorroak
besteen begietara ezkutatuko zaitue
-akaso zeureetara ere bai-
baina nireetara ez zaitue ezkutatuko.

Begirada hori, argia ez den zure begirada,
eta zure desio bizia, irrikatsua,
zure handinahikeriak, gurari
eta gogoko dituzun berotasunak,
hain zureak, hain gogorrak...
guzti hori ez da zure benetako izatea.

Guzti horren gainetik,
lehenaren eta dituzun ezbai guztien gainetik,
begiratzen zaitut, maite zaitut, aukeratzen zaitut
eta zeruko ateak irekitzen dizkizut ikusi dagizun.
Maite zaitudan seme-alaba zara.

Hainbat gauza ditut esateko...!
Ez mozorro bila dabilen horreri buruz,
baizik eta nire bihotzean dagoen horreri buruz
eta Aita-Ama lez nire magalean eraginez,
agertzeko dagoen zu horreri buruz.

Niretzako zarana agertu egizu.
Zure izatearen ametsa egi bihurtua izan zaitez.
Zugan jarri ditudan aukerak erabili.
Dohainak zuretzako jarriak dira.
Nire zigilua, odola eta espiritua daramazkizu.

Musukatzen, maitatzen, askatzen bidaltzen zaitut...
Bizitzara zabalduz jabe egiten zaitut.
Guzti hau nik eginez,
altxatzea, ibiltzea eta izatea zerk eragozten dizu?
Nahi dudalako eta zure onerako zaude munduan.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue