#
#

Otoitzen: "BIHOTZ-BERRITZEA, BARKAMENA"


Garizumarako otoitza #
#
#

Jauna,
Garizuma aldi honetan,
zure laztantasuna eta hurbiltasuna,
zure maitasuna eta barkamena,
elkarrekin bizi nahi dugu.
Zugandik bakarrik hartu genezakeen
eta BIHOTZ-BERRITZERA bultzatzen gaituan
indar eraldatzailea behar dugu.

Zure Hitza onartzeko
presta itzazu gure bihotzak.
Sufritzen daudenen
eta behar gaituenen oihuak entzuteko
ireki itzazu gure belarriak.
Borondatezko konpromisoak onartzeko
gure gogoa bere sasoi puntuan jar ezazu.

Jauna, egin gaitzazu xumeak eta apalak,
gure mugak onartzeko
eta gure dohainak eskertzeko.
Garena eta daukaguna,
behar gaituenen onerako jartzen jakin dezagula.

Zure Espirituaren indarrez,
lagun iezaguzu elkarturik bizi izaten,
anai-arreben arteko
benetako ALKARTEA eginez,
bere mugak izan arren,
zure Erreinuko Berri Ona iragartzeko
beti prest dagoen elkartea.

Eskerrik asko, Jauna.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue