#
#

Otoitzen: "TOPAKETA"


Indar berritu #
#
#

Etorri toki baketsu batera;
gau eta egun lagun ditugun
prisa eta zaratotsak alde batera utzi;
zuen negozio eta ardurak
eta alperrik sortutako arduretatik aparte;
Jainkoarekin, zuen artean eta zuekin aurkitzeko
toki egoki batera.
Etorri toki egoki batera
indar berritzeko.

Eta hartu atsedena.
Gelditu zuen erritmo zoratu hori.
Bidean geldi une bat egin.
Hainbeste joan-etorrian lasai unea hartu.
Baretu zuen nerbioak.
Trankildu zuen espiritua.
Bizkar-zorroa utzi,
sandaliak kendu
eta garbialdi bat hartu
indar berritzeko.

Lanpetuta eta nekatuta zaudenok,
arduren uztarripean bizi zaretenok,
konpromisoen zama
eta derrigorrezko betebeharrak dituzuenok,
begi ilunekin eta bizkarra makurtuta
bidean zoaztenok,
zeru-hertzean lainoa bakarrik ikusten duzuenok,
gurutze eta zama gabe bizitzen ez dakizuenok,
eman galgari eta gelditu
indar berritzeko.

Nik arinduko zaituztet.
Zuen burua osatuko dut.
Zuen bihotza bizkortuko dut.
Zuen zauriak osatuko.
Zuen gorputza sendotu.
Zuen egonezina lasaitu.
Amets gaiztoak kendu…
Beti zuekin izango nauzue.
Arnasa hartu eta bila nazazue
indar berritzeko.

Lagunok, zatozte nirekin.
Gozatu lekua eta unea.
Probatu berea dena -eta zuena-:
landa berdeak, ur freskagarriak,
zuhaitz orritsuak,
zeru-hertza amaiera gabekoa…
Beldur eta prisa gabe hartu atsedena.
Bete pilak gainezka egin arte
eta entzun nire barri ona…
indar berritzeko.

Ulibarri, Fl.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue